Azpeitiko Libre lan-taldeak zozketa bat ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mar. 20a, 10:09
Azpeitiko Libre lan-taldeak zozketa bat egingo du Segiren aurkako epaiketak eta 35/02 izeneko epaiketak (Herriko Tabernen epaiketa) eragindako gastu ikaragarriei aurre egiteko.\ \ Zozketako saria, apirilaren 26an izango den rallysprintean Iban Ibarrieta 'Erlo' gidariarekin igoera egitea izango da. Hala ere, saridunak nahiago balu, igoeran atera ordez 2 lagunentzat afaria irabaziko luke. Zozketa apirilaren 4an egingo da Orkatz Kultur elkartean eta saria jasotzeko 5 eguneko epea izango da. Zenbaki saritua uztarria.com-en, egunkarietan eta Orkatz Kultur elkartean (943 150006) jakinaraziko da. Boletoak salgai Etxe-Zuri, Orkatz, Korrale, Txarrantxa, Zuhatz eta Jim Clark tabernetan egongo dira.\ \ Gogoratu nahi dugu Olatz Izagirre 6 urteko espetxe arriskuan eta Orkatz Kultur Elkartea ixteko arriskuan daudela. Denon konpromisoarekin soilik lortuko da epaiketa politikoekin amaitzea.\ \ Olatz eta Orkatz Libre behar ditugu!\ \