Libre zozketako saridunak gozatu du sariaz

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko mai. 2a, 23:54
Apirilaren 4an zozkatu zen sariaz gozatzeko aukera izan zuen Alex Aizpuruk joan den larunbatean. Saritua kopiloto modura irten zen Azpeitiko Rallysprintean, Iban Ibarrieta 'Erlo' pilotuarekin. \ \ Libre dinamikatik eskerrak eman nahi ditugu, zozketan parte hartu zenuten guztioi. Aurrerantzean ere herritar ororen laguntza beharko dugu epaiketa politikoei aurre egiteko. Beraz, gonbidapena luzatzen diogu ekarpena egiteko prest dagoen edonori.