Zorionak Olatz!

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2014ko eka. 11a, 15:13
Olatz Izagirre, Segi gazte erakundeko kide izatea egotzita epaitua izan den azpeitiko bizilaguna absolbitua izan da. 6 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen fiskalak bera eta beste 39 gazte independentisten aurka, baina azkenean badirudi amesgaiztoa amaierara iritsi dela. \ \ Lehenik eta behin, Olatz eta bere senide eta lagunak zoriondu nahi ditugu! Beraiek bezala, herritarron gehiengo zabalak pozez hartu du Olatzen absoluzioaren berria, eta momentu goxo hauetan, momentu zailetan bezala, gure babesa eta berotasuna adierazi nahi diegu. Albiste benetan pozgarria da inolako arrazoirik gabe espetxeratua izateko arriskuan zegoen herritar bat gure artean jarraituko duela jakitea. \ \ Hala ere, ezin ditugu ahaztu Olatzek, bere senideek eta epaituak izan diren beste 39 gaztek jasan behar izan dutena. 2009. urtean atxilotu zituzten, Olatzek Iparraldera ihes egitea lortu bazuen ere atxilotutako gehienak tortura gogorrak jasan zituzten, Olatz urte eta erdi espetxean izan zen sakabanaketa pairatuz eta 2011ean askatu zutenetik epaiketa eta espetxearen mamua gainean duela bizi behar izan du. Espainiar estatuak gazte konprometituen aurka burutu duen sorgin ehizaren adibide bat gehiago izan da Olatzen kasua. \ \ Epaiketa hauek salatzeko azken urtebetean azpeitiko Libre lan taldeak hainbat ekimen antolatu ditu eta beraietan parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu bide batez. Herritarrok indarrak bildu eta denok batera horrelako injustiziak salatzeak bidea mozten die epaiketa politikoei. \ \ Ezin dugu ahaztu Orkatz Kultur Elkartea ere sententzia atera zain aurkitzen dela eta itxi egin dezaketela. Beraz, Orkatzi babesa adierazten jarraitzera eta etorkizunean etor daitezkeen epaiketa politikoak salatzera deitu nahi ditugu azpeitiarrak. Denon ondar aletxoarekin eraikiko dugulako epaiketa politikoak behin betirako geldituko dituen harresi sendoa.