Kantatzen duen herri bat

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2023ko aza. 27a, 18:30

Abendua 3, igandea, arratsaldeko 18:00etan, Soreasu Antzokian Kantzatzen duen herri bat ekitaldia izango da

Abendua 3, igandea, arratsaldeko 18:00etan, Soreasu Antzokian Kantzatzen duen herri bat ekitaldia izango da.

Bertan ditugun abesbatzen eta kantuko ikasleen bitartez, euskal kantuen historiaren eta eszenaren erakusgarri izango da. Deñe, Eñaut Elorrieta, Imuntzo eta Beloki, Ines Osinaga eta Maixa Lizarribar izango dira gonbidatuak. Hauetako bakoitzak bereak dituen bi kanta eta beraien erreferente batena den hirugarrengo bat abestuko dituzte.