Plazako arkupeetan jarriko dugu izen-abizenak euskalduntzeko postua

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2014ko uzt. 8a, 12:14

Eguraldi ezegonkorra dela-eta, sanagustinpean egongo gara gaur, 17:00etatik 20:00etara.

Plazako arkupeetan jarriko dugu pertsona-izenak eta abizenak euskalduntzeko postua, gaur 17:00etatik 20:00etara. Abizenak euskalduntzeko kanpainaren berri eman genuenean, ez genuen zehaztu lekua, eta eguraldia ezegonkorragatik sanagustipean jarriko dugu postua.

Beraz, izena edo deitura euskal grafiaz idatzi nahi dutenek plazan aurkituko gaituzte, gaur arratsaldean. Gogoratu, nortasun agiria eta familia liburua eraman behar dituzue postura. Gainontzekoaz gu arduratuko gara.