Euskaraz zarete

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2014ko uzt. 9a, 11:18
Berasategi, Iparragirre familia, Aranbarri, Agirre, Zinkunegi, Etxaniz, Iñaki, Alkorta familia, Izuzkitza, Korta, Otaegi, Ariztondo, Uzkudun familia, Sagardogi, Zinkunegi, Aranberri, Uzin, Urretabizkaia, Miren Arantxa, Joseba, Imanol, Arotzena familia, Etxeberria, Kerexeta, Labaka, Gurrutxaga eta gainontzekoak, mila esker, euskaraz zarete.
Atzo hasi ginen pertsona-izenak eta abizenak euskalduntzeko kanpainarekin, eta oso gustura gaude herritarren erantzunarekin. 31 pertsona gerturatu ziren gure postura; eta, gutxi gorabehera, 35-40 izen eta deitura aldatzeko izapideak egin genituen guztion artean. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei gugan konfiantza izateagatik.
 
Atzoko hitzordua galdu zutenei, berriz, gogoratu nahi diegu bihar ere eskainiko dugula zerbitzua. Izan ere, udaletxe azpian egongo gara, 17:00etatik 20:00etara, zuen zain. Izena edo abizena Natul idatzi nahi duzuenok nortasun agiria eta familia liburua eraman beharko dituzue gure mahaira. Edozer zalantza izanez gero, natul.euskeraz@gmail.com helbidera idatz dezakezue.