Beste argazkilari batek erretratatu balitu ...

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Zinkunegi | Iruzkina
2012-02-09 17:55

Beste argazkilari batek erretratatu balitu ertzainak erasotzen...

Baina ze arraio? Uste dut komunitate honetan norbaitek berri eman zuela ertzainek Argazki Press-eko bi argazkilariri eraso egin zietela Athletic-en partidaren ostean, joan den asteartean.

Adierazpen askatasunaren aurkako ekintza oso larria iruditzen zait neuri. Zer gertatzen da? Berria.info-k (http://berria.info/albisteak/60569/euskal_kazet... arabera, Athletic-ekoak autobusez San Mamesera heltzen ari zirela gertatu zen. Ertzaintza ziurrenik gunea "zaintzen" ariko zen. Eta ertzainek ezin al dute beren "zaintza" inori eraso gabe burutu? Zergatik erakutsi behar dute "autoritate" itxura hori? Zergatik uste dute "herriaren defentsan" aritzeak, gainerakoon gainetik egoteko eskubidea ematen diela?

Aukeran, kakotx arteko hitz eta galdera ikur gehiegi idatzi ditut ezta? Egoerak zentzurik ez duela erakusten dute sinbolo horiek, ironiaz idatzitako kakotxek; eta erantzuna jakinik egindako galderek.

Eta Ares jaunak, "espedientea" zabalduko omen dio agenteetako bati. Justua iruditzen zait erabat, bere boterearen neurriz kanpoko erabilera okerra burutzeagatik ondorioekiko kontsekuente izan behar baitu.

Hala ere, erru handirik gabe manifestaldien buruan joate hutsagatik erasotuak izan diren herritarrez oroitzen naiz. Ekintza horien erantzule diren ertzainei ez zitzaien espedienterik zabalduko; eta okerragoa dena, agian dominaz hornituko zituzten. Ba Aresek jakin dezala eraso batzuk zein besteak burutzen dituzten ertzainak berberak direla eta erasotuak diren kazetariak zein manifestaldi-buruko herritarrak errugabeak direla. Eta "aro politiko erabakior" honetan aurpegia zuritzeak, ez diola ezertarako balio.

Hipokresiak sortutako inpotentziatik idazten dut gaurko iruzkina. Eta elkartasuna helarazi nahi nieke erasotuak izan diren argazkilariei. Jarrai ezazue adierazpen askatasunaren bidean zeuen lana egiten eta bide batez, zeuen lanean askatasunaren bidea urratzen!

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal | 2012-02-09 : 19:11

Lasai Nekane, lasaaai, bestela zerbait emango dizu ta!! Gauzak horrela gertatu baziren, zure iritziareken ados nago, askotan iskanbilarik ez dagoen lekuan horrela hasten baidira arazoak sortzen.

Nik egiten dudan galdera zera da... istiluko Ertzain haiek ez ote ziren Realaren aldekoak? jajajaja...

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2012-02-10 : 10:48

Barkatu Nekane gaia aldetzeagaitik baina Haritzi zera galdetu nahi nioke: Lehen, orain eta beti, baina bereziki oraintxe bertan, Athletic-zale izatea baino ezer hoberik ba ote da munduan? Eta ohera joan aurretik,hiru Agur Maria ala hiru Bielsa Maitia?

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal | 2012-02-10 : 14:24

Baita ere nire barkamena Nekane, baina artista honi erantzuna eman beharrean nago.
Benetako Athletic zalea jaiotzetik hil arte izaten da bat, ez dago beste batzuek bezela garairik zaletasun gutxiago edo gehiago sentitzeko. Eta ohera joan aurretik errezatzen dut bai, baina futbol hitza ez da ageri nire errezotan, ez horixe, hainbat kezka, arazo eta gauza garrantzitsuagoak badauzkat aurretik eskaerak egiteko orduan goiko jefe horri.

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2012-02-10 : 17:49

Barkatu berriro ere Nekane baina Haritzek oraigoan ere bertsolari onenen pare ezer esan gabe ihes egin nahi du. Ni ez diat benetako Athletic zalea nola den galdetu. Athletic zale izatea baino hoberik ba al da munduan? Eta hori Realzale batek galdetuta, Realzale orain...agian hurrengo bizitzan, nor jakin.

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal | 2012-02-10 : 19:54

Nekane, barkamenaren (bonuak) eskatu behar dizkizut, nere lagun hau saltsarako gogoakin dagoela iruditzen baitzait.
Hasteko Txetxu, nik bertsolaritik gutxi daukat tamalez, eta gauzei iheska aritzeko oraindik eta joera gutxiago. Egiten duzun galdera horrek "Athletic zale izatea baino hoberik ba al da munduan?" ez du ez hanka eta ez bururik, zentzu piskat duen pertsona batek beti aitortuko baidu hori baino gauza ederregorik ez dela sortu orain arte futbol munduan.
Eta orain bezalaxen jarraitu zazu hurrengo bizitzan ere Realzale izaten mesedez, lorez lore ibiltzen diren "erleak" ez baiditugu oso gustoko gure filosofian.

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2012-02-11 : 11:02

Gure filosofoak ze dotore estali duen txaketero izatea erlez erle ibili esanaz. Ondo maixu. Eta gure xextra amaitzeko, ez al dugu hobe, Nekaneri barkamena eskatu beahrrean kafetxo bat ordaintzea? Zure kontu Haritz?

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Zinkunegi | 2012-02-11 : 11:59

Beno bikote! dirudienez nik ateratako gaiarekin zer ikusi handirik gabe, baina eztabaida sanoa izateko aukera eman dizue nire iruzkinak! Ba "pozten" naizela esan beharko dut, agian agindutako kafe horretara gonbidatzen nauzuenean "pozteari" kakotxak kenduko dizkiot...

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal | 2012-02-11 : 18:25

Hau ohorea nirea, aurrenik bertsolari, gero filosofo, hurrengo batean zer titulazio jarriko ote didazu, Txetxu!!
Bai Nekane, arrazoi guztia daukazu. Zure iruzkina oinarri dugularik, 2 aspaldiko xextroso elkartu gara eta nor baino nor tematiago jardun gara azkenik zure galderari kasu haundirik egin gabe.
Nik ere hemen nahi nioke amaiera eman guzti honi, eta Pantxoa ta Peio kantariek abesti batean dioten moduan "borrokari luza zaidak eskua, hona hemen nerea zabalik...", nik ere berdina adierazten dizut lagun Txetxu, eta egin didazun kafetxoaren proposamena noski onartua dagoela nire aldetik (azkenik biok zerbaitean ados!!).
Nekane, Txetxu, bihar bertan Sanagustinen 12:30terdietan inauterietako Musika bandaren kontzertua probetxatuz, gonbidaturik zaudete kafetxoa, txakolina edo zerbait hartzera. Desadostasunak konpontzeko festa giroan elkartzea bezalakorik ez baidago.

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2012-02-12 : 16:36

Ez haiz makala. Jakin nik lana dauketela eta gonbitea luzatu. Oso ondo, markes.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa