Zozketako saridunak

Erabiltzailearen aurpegia Orhantza Alegria 2012ko urr. 16a, 15:31

Hauteskundero bada inguruko norbait marmarrean mahaian egotea tokatu zaiolako. Eta ulertzekoa da, batipat langilea baldin bada mahaian egotea egokitu zaiona.

Ez al litzateke egokiagoa langabeziko zerrendetatik egitea zozketa hau?

Krisi garai gogor hauetan mahaian egoteagatik jasotzen den diru apurra behar duenari ematea zuzenagoa dela iruditzen zait. Bestalde, langile batek libre dituen bi egunetik bat kentzea baino zentzuzkoagoa dela eta azkenik, langileak lanetik 5 ordu libre hartzeko duen eskubideak lantegietan sortu dezakeen eragozpena ekiditen dela.