Diabulus in musica taldearen kontzertua ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko urt. 7a, 12:17

Metal sinfonikoa estiloan 2012an atera den diskorik onenen artean sailkatu dute 'The Wanderer' izeneko taldearen lan berria. 21:30ean izango ditugu zuzenean Sanagustin kulturgunean. 'Scenerys of hopes' kantuaren bideo honekin Metal Female Voices Fest-eko X. edizioko bideo onenenaren saria jaso dute.

Xanti Rodriguez argazkilariak eta Fernando Morillo idazleak atera berri duten Itzalen sua disko-liburaren kanta egin duen taldea da Diabulus in musica. Nafarroako boskotea da eta bi disko ditu Secrets (2010) eta The Wanderer (2012).

Azaroaren 30ean, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eman zuten kontzertua disko-liburua aurkezteko eta berezia izan zen. Bada, ostegun honetakoa ere halakotxea izango da, disko-liburua ere aurkeztuko dutelako (19:00etan) eta hemen izango dira liburuan parte hartu duten protagonistetako batzuk. Kontzertua 21:30ean izango da eta sarrerak salgai daude 5 eurotan www.sanagustinkulturgunea.net eta kulturgunean bertan.