'Hator magiara!' parte hartuko duzuen espektakulua

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko mar. 14a, 16:26

Gaztetxoenek magia egin nahi izaten dutelako, 'Hator magiara!' saioa "barre egin, magia ikusi eta magia egiteko" diseinatuta dago. Ikusle hutsak baino "espektakuluaren nondik norakoak kontrolatu"-ko dituztenak izango dira gaztetxoak. Tor magoa izango dugu bihar (zapatua) Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 17:00etan, ordubeteko saioa eskaintzeko. (4-10 urte bitarteko umeentzat gomendatutako saioa da)

Zapatu honetan, haur, gazte eta helduentzako ikuskizuna izango dugu, Tor magoarekin! 17:00etan hasita, sinetsi ezin diren gauzak gertatuko dira, zuon begiekin ikusiko duzue gainera! Ondo pasa nahi duzuela, bada badakizue.