Asteburua iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko mar. 17a, 16:00

Zapatuan barre egin genuen Tor magoarekin. Ederra izan zen gaztetxoen aurpegiak ikustea (eta hain gaztetxoak ez zirenena ere bai), txundituta, sinetsi ezinik. Igandean, Itsasirekin ikuskizun koloretsu eta bizia ikusi genuen berriz. Oso ederra.

Umorea eta magia izan genituen zapatuan Tor magoarekin. Hator magiara ordubeteko ikuskizuna eskaini zuen, oso parte-hartzailea. Ikuskizunaren baitan magia saio ezberdinak egin zituen eta bakoitzeko norbait ateratzen zuen ikuskizunaren parte izateko. Umoretsua izan zen, Tor magoa bera hiztun abila delako, eta batez ere, haurren ateraldiak ederrak izan zirelako, bideoan ikus dezakezuen moduan. 

Igandean, Itsasi Euskal Kultur Taldeak euskal dantza tradizionaletan eta pausu tradizionalaten oinarritutako saioa egin zuen. Dantza erakustaldi ederra izateaz gain, jantzi erakustaldi bikaina ere izan zen, ikuskizun koloretsua eskaini baitzuten. "Urte guztian egindako lana herritarrei erakustea da asmoa, eta  euskal kultura herritarrei zabaltzea", adierazi zuten aurreko astean eta lana asko eta ongi egina dutela ikusarazi zuten.

Ekimenetako argazkiak ikusteko egin klik hemen.