Blues doinuez gozatuz

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko api. 15a, 16:51

Vargas Blues Band eta taldearen buru den Javier Vargas izan genituen joan den ostiralean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Bisita zoragarria lehen begiratuan, izan ere Vargas gitarra-jolea musikarien artean ospe handiko baita, eta berean onenetarikoa omen dena. Bai, usteak beteta, kontzertu bikaina eskaini zuten, denbora luzekoa, baina jendea gustura utziz, "beste bat" eskatuz.

"Lehen aldiz Azpeitian, zuekin, Vargas Blues Band". Halaxe aurkeztu zuten taldea. Bi ordutik gorako blues eta rock musika eskaini zuen laukoteak, mailako handiko musikariak zirela erakutsiz, laurak ere. 

Elgoibarko Bikustik taldeak ireki zuen gaua. Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaletak osatzen duen bikoteak zuzeneko goxoa eskaini zuen. Beste estilo batekoa, baina era berean ederra. Batek aipatu zuen "aurrenekoak gehiago gustatu zaizkit bigarrengoak baino". Badu meritua.