Jake E. Lee Sanagustin kulturgunean izango dugu

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko api. 22a, 11:20

Ozzy Osbourneren taldeko gitarrista eta Badlands taldeko burua izandakoak bira abiarazi du bere talde berriarekin: Jake E. Lee Red Dragon Cartel. Heavy metal eta Hard Rock-eko mitoetako bat Azpeitian izango dugu, aurrez aurre.

Maiatzaren 9an bisitatuko gaitu Jake E. Lee Red Dragon Cartel taldeak. Euskal Herrian kontzertu bakar bat eskainiko du Europan zehar egingo duen 23 kontzertuko biran. Bera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da. Ozzy Osbournerekin arrakastarik handienak lortu zituen musikaria dugu (oraindik ere zuzenekoetan orduko kantaren bat edo beste jotzen ditu). Harremanetan gorabehera batzuk tarteko utzi zuen Osbourne alde batera. Interesgarria da kontakizuna eta oraindik ere zaleen artean eztabaida dago garai haietako (80. hamarkada) kontuez. 

Egia dena da, Jake E. Lee bizi-bizirik dagoela, musikari itzela dela eta gurean izango dela maiatzaren 9an, ostirala, 22:30ean.