Esne Beltzaren 'Gora!' diskoa lortu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko api. 23a, 16:33

Maiatzaren 3an kontzertua Sanagustin kulturgunean eskainiko duela eta, aukera hau eskaini nahi diegu zaleei. Sarrerak gaurtik eta ostirala bitartean erosten dituztenen artean bi disko zozkatuko ditugu. Bi modutara eros daitezke sarrerak, Internet bidez edota kulturgunean bertan, zortzi euroren trukean. Bigarren kasu horretan sarrerak eskuratzean izen-abizenak eta harremanetan jartzeko telefono bat utzi beharko dituzue. Gozatu kontzertuaz eta diskoaz.