Konplizitate, aurkaritza eta amodiozko dantza bat: 'rOnde-bi ahizpa'

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko uzt. 18a, 12:37

Ez da dantza ikuskizun ohikoa izango Rouge Elea konpainiak eskainiko diguna igandean. Aire librean, Frontoi Txiki ondoan eta airean eskainiko digute ikuskizuna. Azpeitia Dantzanen barruan antolatu dugu -euria egiten badu Frontoi barruan izango da-. 

Argumentua: rOnde-bi ahizpa besaulki baten inguruan eta lanpara baten pean ematen den bi dantzarientzako dantza eta airezko pieza da. Konplizitate, aurkaritza eta amodiozko dantza bat.

rOnde-bi ahizpa abaildu, gira ta buelta, altsa eta dantza egiten du, anaitasuna goraipatzen du eta anai arreben arteko elkar loturak konplexuak aireratzen ditu. Gorputzak instintuz jolasean, igurzten, elkar ihes nekatzen dira. Anai arreben arteko erlazioa bakana da bizitza zeharkatzen duelako.

Lekua: Frontoi Txikiaren alboan.
Ordua: 19:30ean. Interpretazioa: Corine Cella (airezko zirkoko artista), Ander Fernandez (musikaria) eta Maitane Azpiroz (dantzari eta trapezista).
Idazketa eta sorkuntza: Fanny Soriano eta Corine Cella. Textuak: Ander Fernandez eta Asier Sarasola.
Laguntza artistikoa: Mathilde Monfreux, Valentin Bellot, Javier Barandiaran eta Noemi Viana. Eszenografia: Laurent Gauthier eta Idoia Beratarbide. Jantziak: Marodi.