Abuztua agurtzeko, 'The Romanticos'-en kontzertua, igandean, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko abu. 29a, 20:00

Abluestujazz zikloa abuztuarekin batera amaituko da, igandean, 19:00etan The Romanticos taldeak emango duen kontzertuarekin. Jazz, blues eta R&B musika eskaintzen duten kontzertu txikiekin osatu dugu Abluestujazz zikloa. Igandekoa kontatuta, hiru kontzertu izan dira, hirurak doan.

Taldea: The Romanticos.


Mota: Blues eta R&B..


Kideak: Iker Piris (ahotsa eta gitarra), Xabier Barrenetxea (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).

Ordua: 19:00.

Antolatzaileak: Oñatz taberna eta Sanagustin kulturgunea.

The Romanticos 2009an sortu zuten blues zale ziren Iker Piris (Gipuzkoa), Xabier Barrenetxea (Gipuzkoa) eta Carlos Sagik (Madril). Blues generoko kantuen adaptazioak egiten dituzte eta baita beraiek sortutako kantu pertsonalak eskaini ere, swing eta Chicagoko blues sustraietan oinarrituta eta funk eta rhythm&blues ukituekin.

Sortzetik gaurdaino ibilbide oparoa egin dute, estatu mailako jaialdietan parte hartuz eta hainbat kolaborazio eginez Kim Weston, Sheilah Cuffy eta Tonky de la Peña bezalako musikariekin. Besteak beste, Getxoko Blues jaialdian eta Getxo, Hondarribia, Mojo Workin´, Zizurkil edota O Barco izen handikoetan hartu dute parte.

Bigarren diskoa lantzen ari dira momentu honetan Do it yourself izena eramango duena.Aurrekoa, 2012an argitaratu zuten My Time (Gaztelupeko Hotsak),