'No hay dos sin tres' filmarekin hasiko da martxan Soreasu

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko ira. 1a, 17:40

Udan aire libreko zinema eskaini ostean, Soreasu ireki dute berriro. Beraz, gaur, astelehena, 21:30ean eskainiko dute No hay dos sin tres komedia erromantikoa. 13 urtetik gorako pertsonentzat pentsatutako filma da Estatu Batuetan sortutakoa. Sarreren prezioa joan den urtekoaren bera izango da: hiru eurokoa astelehenetan, eta 4,5 eurokoa gainontzeko egunetan.

Behin martxa hartuta, filmak jartzen jarraituko dute Soreasun. Irailaren 6tik 8ra, Somos los Miller pelikula eskainiko dute, eta irailaren 13tik 15era, berriz, El abuelo que saltó de una ventana y se largó.