Jimi Hendrix oroitzeko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko ira. 23a, 17:54

The Foxy Leires Bilbon sortutako talde bat da. Jimi Hendrix ibili ohi zen bezala hirukote formatuko taldea. Blues eta hard rock musika bihotzean dutela, kontzertu "potentea" eskaintzen dute, inprobisazioari garrantzia handia emanez, Hendrix-ek egiten zuen bezala. Irailaren 26an, ostirala, 23:00etan izango da kontzertua; doan.

The Foxy Leires Jimi Hendrix handiari ohore egiten dion taldea da. Bilbotarrak dira taldea osatzen duten hiru lagunak eta kontzertu bakoitzean bi orduko blues eta hard rock musika eskaintzen dute.

Hendrix bera ere, Woodstock famatuan emandako kontzertua alde batera utziz gero, hiruko formatuan aritu izan zen. The Foxy Leires-ek horri heldu nahi izan dio eta hark egin bezala zuzeneko potente eta kontundentea eskaintzen dute. Hainbat hedabideetatik gorazarreak jaso dituzten taldea da, besteak beste 'soinuaren zapaltzaileak' eta 'Hendrix-en semeak' izendatu dituzte. Deskantsurik gabeko erritmoa eskaintzen dute zuzenekoan, eta maitasuna; bluesarekiko maitasuna.

2010ean ezagutarazi zen taldea Bilboko jam session batean. Hendrixekiko begiruneak, behar psikodelikoak eta blues/rock-arekiko zaletasunakk batu zituen proiektu honetan hirurak.

Jotzen dituzten kanten artean daude: Hendrixen kanta klasikoak Purple haze, Manic depression, Voodoo child (Slight return), Fire eta Foxy Lady; blues kantuak Little Wing, Red house; eta blues elektrikoagoak Hear my train a comin...

Dena dela, inprobisazioa dute ikuskizunaren ardatz nagusia, inprobisazioaren estandartea den Hendrix berak egin bezala, kontzertu guztiak esperientzia bakar eta ezberdin bilakatuz.