Puntako musika beltza bertatik bertara entzuteko pribilegiatuak izan gara

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko aza. 24a, 17:25

Estatu mailako musika beltzeko talderik onenaren saria jaso berritan zetorren Aurora & The Betrayers taldea eta oholtza gainean erakutsitakoarekin berretsi egin zuen. Berretsi zuen musikalki ikaragarri onak direla eta ahots pribilegiatua duela Aurora Garcia gazteak, musika beltzaren ahots txuririk onenak. Baina berretsi zuen ere zuzenekoez irakurtzen zena sare sozialetan eta berak aurrez esandakoa ere bai "nik uste dut jendea harrituta geratuko dela. Bertaraino gerturatzen diren guztiek dantza egiteko aukera bat izango dute. Kontzertu bitxia eta interesgarria eskainiko diegu". Zuzeneko itzela eskaini zuten.

Alberto Beloki argazkilariak ateratako irudia da goikoa eta hemen gehiago: www.flickr.com