El Columpio Asesinok dantzan jarri du Sanagustin asteburuan

Sanagustin kulturgunea leporaino bete zuen talde iruindarrak larunbatean eskainitako emanaldian. 

Euskal Herriko txoko desberdinetatik gerturatu ziren zaleak El Columpio Asesinoren azken kontzertuetako bat entzutera. Taldeak bere ibilbideko abesti esanguratsuenak eskaini zituen, gerturatutakoen gozamenerako. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki guztiak.