(👎)Kexatuta ere, urraketa

#HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidali dizkigu oharra eta argazkia: "Hau Eroskin dago. Hizkuntza aldatu daiteke, baina ingelesera bakarrik. Kexa bidali nuen, bertako arduradunarekin hitz egin nuen, baina bere horretan jarraitzen du". Salaketa hori ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.