Tabakoa dela eta ez dela

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Olaizola | Artikulua
2005-10-19 11:10

Urtarrilean, tabako erretzaileontzako lege berriak martxan jartzekotan omen dira. Gutxi gora behera, hiru puntu izanen ditu lege berriak: 100 metro baino handiagokoak diren tabernetan, erretzaile eta ez erretzaileentzako bi espazio desberdin egongo dira. 100 metro baino gutxiagokotan berriz, tabernaren jabeak erabakiko omen du bere tabernan erre edo ez. Eta azkenik, erretzaileentzako eremu eta taberna horietan, 18 urte baino gutxiago dituztenek ezingo omen dute sartu.

Begiratu batean, ez dauka itxura txarra lege berri honek. Erretzaile ez direnentzako abantaila izugarria, eta erretzaile garenontzako, behingoz uzteko aukera ezin hobea. Erretzen hasteko ere, akaso, zailagoa.

Baina, ez dut bere aplikazioa horren erraza ikusten. Azpeitin, esaterako, 100 metro baino gutxiago dituzten tabernak, ugariak dira. Urtarriletik aurrera ikusiko dugu hauetako zenbatean dagoen erretzea debekatua.

Erretzaile ez direnen batzuen ondoan, gaizkilea sentitzen naiz sarri askotan, edo bueno, sentiarazten naute. Orain arte, horrela izan bada ere, hemendik aurrera, inork ezingo dio inori esan “zure zigarroaren kea sudurzulotik sartzen ari zait, erretzaile pasiboa naiz, nire osasuna arriskuan dago…” Hemendik aurrera, aukeraketa egitea posible izango denez, bakoitza doala nahi duen tokira! Erretzaile izan, eta debekatua dagoen espazioan bazaude, agoantatu! Eta alderantziz bada, berdin, agoantatu!

Erretzeari utzi nahiko nioke, eta zaila egiten zait. Litekeena da, lege berriak honetan laguntzea, edo…Europan zehar, hainbat herrialdeetan gertatzen den moduan, etxerako joera hartzea, alegia, kaleko bizitza egiteari uztea. (Eta kaleak erretzailez betetzen badira barruetan ezingo delako erre? Joxe Agirreren kamerarentzako argazki bikaina izango litzateke!)

Ikuskizun dago oraindik lege berriak zer ekarriko duen, baina daukadan jakin-mina dezentekoa da, oraindik ere, erretzaileak asko garela ikusita.

Erantzunak

Erretzaile ohia | 2005-10-19 : 12:10

Ia 2 urte daramazkit erre gabe.
Honela, bi aldeetatik begiratzea errazagoa deritzot.
Erretzen nuenean banekien lege hau iristekoa zela baina beti pentsatzen nuen etzela praktikan sekula aplikatuko. Egia esan, berdin zitzaidan. Nik erre egingo nuen ahal nuen oro. Orain, aplikazioa berdintsu ikusten dut: zaila.
Aurrekoan, koadrillakook bazkari batean honetaz mintzatu ginen. 18 lagunetik 9 erretzaileak. Jatetxean proportzioa hori izango zen.
Erre duen orok konfirmatuko dit edozein topagune sozialetan (bazkariak, afariak, eztaiak, festak...)normalean baina 2 edo 3 aldiz gehiago erretzen duela. Kontuan hartu, noizbehinkako erretzaile horiek ere momentu hauetan bilatzen dutela erretzeko aukera egokia. Eta gure urteetako kulturari begira, non ospatzen ditugu, "topagune sozial" horiek? Ba, erretzearen debekua aplikatuko den tokietan.
Hurrengoan lagun arteko bazkaria bereizita egin beharko al dugu?

Mikel | 2005-10-19 : 17:10

Ez naiz erretzailea, aktiboa behintzat ez. Hala ere, eta gainetik begiratuta, lege hau ez zait asko gustatzen. Orain arte tabakoaren aurka legez mantendu duten jarrera nahiko egokia iruditzen zait: behartuta egon ohi garen lekuetan erretzea debekatu; anbulategia, autobusa, egongelak, lana egin beharreko tokia, ... Baina lege berri honek beste pausu bat emango du, eta tabernetan ez erretzea, niri behintzat, astakeria iruditzen zait. Debekuaren diktadura.Ehun metro baino gehiagoko lokaletan, zer, erretzaileak bunker batean sartu behar al dituzte? Eta nik erretzaile batekin hitz egin nahi badut, zigarroa bota arazi ala bunkerrean sartu? Eta lantegietan, zergatik ez jarri erretzaileentzako leku bat? Bulego edo lana egiten den lekuan ez erretzea ongi iruditzen zait, baina inon ezin erretzea... "mekaguendios" galantak entzungo dira lantokietan 2006tik aurrera.

mikelekin ados | 2005-10-19 : 19:10

Ni ez naiz erretzailea eta erretzaren mugak jartzea ongi iruditzen zait. Badaude leku batzuk, benetan molestatu egiten duela inguruan erretzeak.
Ala ere, tabakoaren prezioaren igoerak, usten det, nahiko erretzailerekin akabatu duela eta oraingo hau ba gehiegikeritik pasa egiten da.
Larunbat gau batean hau da anbientie: goiko anbientie ta behekue esan berrien - erretzailien zona guazen! eo ez erretzailiek izurrauko dixkiau pixketien!!

madrildik | 2005-10-21 : 11:10

Tabakoaren igoerarekin zenbait erretzaileek "bixioa" utziko dute... besteak,berriz, betiko moduan, estatuari zerga gehiago ordinduko diogu...
hau dek hau, alde batetik toki publikoetan erretzeari debekatu eta oztopoak jarri, jendearen osasunaren aitzakia dela medio, eta bestetik erretzaileen zergakin "kaja" eiten dute... gainera, diru hori ez da joango osasun proiektuetara edota tabakua uzteko terapientzako, ke ba, diru hori gobernuaren gastuentzako!!! erderaz esaten den bezala " además de puta pongo la cama"....
Indibidualki, niri gehien molestatzen nauena ez da tabernatan ez erretzea, Estatu Batuetan izan naizenean lasai asko ibili naiz erre barik, eta erretzeko gogoa sartzen zitzaidanean kanpora irtetzen nintzen eta lasai lasai hantxe kea birika barrura ( beti esagutzen zenuen taberna kanpoan norbait hire moduan erretzen zegoena, korporatibismoa erretzaileen artean, jeje) niri benetan molestatzen nauena lanean ezin erretzea da.
Eta ez bakarrik ez erretzea, erretzaileentzako gelarik ez prestatzea... erretzeko kalera joan beharra ez dut logikoa ikusten.. baino gobernua ala esan du eta ez du negoziatzeko inungo intentziorik asike ni behintzat nire protesta hemen utzi dut : www.clubfumadores.org

anonimo | 2005-10-27 : 16:10

ez da erre behar

ez erretzaile bat (jarraipena) | 2005-10-27 : 19:10

pertsona baten oinarrizko eskubideetako bat, oinarrizkoenetakoa "iruditzen zait", arnasa hartzea da (bizioen aurretik), ba, hori ere ezin badugu egin, ondoan dagoenak tximinia bat dela pentsatzen duelako...
ah!! eta etzait iruditzen erretzaileentzat dena abantaila denik... nik, lehenengo nire lagunekin egon nahi dut eta ez paretaren beste aldetik.
alaitz, zuk hau idatzi duzu: "Erretzaile ez direnen batzuen ondoan, gaizkilea sentitzen naiz sarri askotan, edo bueno, sentiarazten naute" barkatu baina garbi dagoena, zu hari zara zikintzen, lasai dagoena, zu hari zara molestatzen edo urduri jartzen, airea zu ari zara kutsaten, kontaminatzen,... adibide bat, mendian zaude eta tabakoa erretzen ari zara, hor nor ari da nor izorratzen? nor da gaizkile? zu edo mendia?? ni ez nago inor paretaren kontra jartzearen alde baina orain arte ni hala sentitu izan naiz. lagunekin egon edo haize prexkoa hartzera kanpora irten. nik nahiago dut lagunekin egotea baina ez badidate uzte beraien erretzearen jarrera horrekin, zer egin behar dut?? eta kontua ez da "ezin dut erre, ba orduan, etxera noa", DENOK agoantatu beharko dugu batera egon nahi badugu, ezta??
azken finean, bakoitzat nahi duena esan eta egin dezala, baina ondokoa errespetatuz.
eskerrik asko

kaixo | 2005-10-27 : 19:10

ez erre

ez erretzaile bat | 2005-10-27 : 19:10

lantokietan bakoitzak ditugun bizio guztientzat toki edo gela bat jarri beharko balitz... versallezko lorategien adina hektarea beharko lirateke enpresa bakoitzean... nork ordainduko ditu berrikuntza horiek? zenbait lekutan ez da erraza izango moldaketa. eta horren "diru-galerak" lehenengo enpresaren nagusiak ordaindu beharko ditu, baina gero bere produktuen prezioetan eragina izango du. nonbaitetik berrezkuratu beharra dauka...
4.ri: niri etzait iruditzen jendearen osasuna aitzakia bat denik. estatuak, komeni zaionean, horrela erabiltzen duela?? ados, baina osasuna, eta batipat, jendearen osasuna, ez da hain erraz erabili daitekeen gauza bat.
ez dut uste beste pertsona baten EDOZEIN biziorengatik nik izorratu behar dudanik. izorra dadila bera bakar-bakarrik!!
gainera tabakoaren gai hau, erretzen ez dugunontzat, erretzaileen aldetik, errespetu falta pixkat badela deritzot (nire iritzia da). guk, erretzailea errespetatu behar dugu, ados, baina beraiek ere pentsa dezatela gugan. etzait inoiz gertatu, adibidez taberna batean, lagun erretzaile batek esatea:"hurrengo tabernan ez dut erreko zuri ez molestatzeko". baina guk zerbait esaten badugu, aurpegira barre egiten digute. askotan, kearen ondorioz, begiak malkoz betetzen direnean, leku horretatik irtetera derrigortua sentitu naiz eta leku horretan lasai egoteko eskubidea "kendu" didatela ere bai.
denok dakigu bizioa zer den, eta bizio batetik ateratzea nahi duenari ahal den laguntza guztia opa eta eman behar zaio. baina ez dut uzte inori labana batekin derrigortu zaionik bizio hori eduki edo jasatera. horrenbestez, ez daitezela biktimaren paperean jarri, beraiek nahi dutelako dute bizio hori eta.

aitor | 2005-12-19 : 21:12

Erretzaile geienak nahi dute erretzeari utzi.legea artu bhar da laguntzas bat bezela lagatzeko.eta egia esan erretzaileak ez dute errespetatzen erretzen ez dutenei.Badakigu gogorra de la uztea baino aukera bezela artu baher dugu.Gainera gazteak beranduago aztea espero dut modu ortan.NIK 20URTE PASATU DITUT ERRETZEN ETA AZKENEAN ERRETZEARI UTZI DIOT!
ANIMO! EZ DA AIN ZAILA!!!

2006-1-11 | 2006-01-11 : 15:01

Nire ustez tabernetan erretzea debekatua beharko luke edonor sar ahal izateko. Nahi dunak erre dezala baina kalean edo etxean, bere burua bakarrik kaltetzen duen toki batean , naiz eta badakidan oso zaila dela uztea.
ANIMO ETA ERRETZEARI UTZI!!

jon | 2006-01-30 : 17:01

erretzeari utzi behar da, denentzat ona izango da, eta garrantzitsuena , urrengo generaziorako ondasuna.

erre, erre | 2006-03-14 : 17:03

azkar kexatzen gara ba enpresetako tximiniak botatzen duten kearekin??? enpresen kea ez dugu onartu behar, baina albokoaren tabako kea agoantatu egin behar dugu...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa