Hitzaldi zikloa antolatu du Azpeitiko Gure Esku Dago-k

Azpeitiko Gure Esku Dago-k lanean dihardu. Gogotsu eta ilusioz. Eta ekainaren 8an egingo den Giza Katea inflexio puntu gorena izango bada ere, bitarte horretan, eta nola ez, ondoren ere, herrian norberak bere alea jartzeko moduko ekimen, espazio nahiz momentuak izango dira. \ \ Ekimen guzti horiei hitzaldi ziklo batek emango dio hasiera. Urtarriletik martxora bitartean luzatuko da eta bertan, erabakitzeko eskubideak eragina izan dezakeen eremu desberdinak landuko dira. Hala nola, kirola, eremu juridikoa, eremu ekonomikoa, kulturala... \ \ Hizlariak ondorengoak izango dira: \ \ - Urtarrilaren 30ean: Euskal selekzioei buruzko hitzaldia (Arritxu Iribarrek moderatuta mahaingurua, hainbat kirolarirekin) \ \ - Otsailaren 12an: \'Herria, Nazioa eta Estatua\' , Jokin Apalategi (Soziologoa, EHU) \ \ - Otsailaren 26an: \'Euskal Herriaren bideragarritasun ekonomikoa, estatu izan ala ez\', Joseba Tobar Arbulu (Ekonomilaria, EHU) \ \ - Martxoaren 12an: \'Ipar Euskal Herria: gaurko egoera eta erronkak\', Eneko Bidegain (Kazetaria eta MUko irakaslea) \ \ - Martxoaren 28an: \'Erabakitzeko eskubidea Europan: alderdi juridikoak\', Zelai Nikolas (Abokatua) \ \ Gaur, berria.info-ko elkarrizketa digitalean gurean izango den Zelai Nikolas izan da Gure Esku Dago ekimenaren inguruko galderei erantzuten. \ \ Beheko loturan duzue elkarrizketa irakurgai: \ \ http://www.berria.info/www.berria.info/elkarrizketak/286/zelai_nikolas.htm