Sakabi, Elgeta, Auntxa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | Artikulua
2006-02-10 16:02


Jazinto Rivas 'Elgeta' trikitilari handia gaur 100 urte jaio zela eta
(1964an hil zen), erreportaiak egin dituzte 'Gara'-n eta 'Berria'-n.
Eta azken horretan argazki hauxe jarri dute (Euskal Herriko Trikitixa
Elkarteak utzita); 1942ko Santo Tomas egunekoa da, erdikoa da Elgeta
eta beste biak: Faustino Azpiazu 'Sakabi' ezkerrekoa (Lasturkoa bera,
baina Azpeitiarekin harreman handia zuena) eta Antonio Aranaga 'Auntxa'
urrestildarra eskubikoa (biak ere, zenduak: Sakabi 1995ean eta Auntxa
2001ean). Polita irudia.



Erantzunak

iñigo aranbarri | 2006-02-11 : 19:02

Sakabiri buruz, ez dirudi oso egokia "baina Azpeitiarekin harreman handia zuena" horrek. Azpeitian bizi izan zen, ezkonduz geroztik, hil arte, aurrena Eliz kalean eta gero, Erdi kalean. Ez da nahikoa beste era batera adierazteko aurreko hori?

Uztarria | 2006-02-13 : 10:02

Kaixo, Iñigo. Arrazoia duzu. Ahal den laburren jarri nahi genuen parentesi artekoa, baina egokiagoa da Azpeitiaz zuk aipatu duzuna. Eskerrik asko, Uztarria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa