Iñaki Azpiazu eta Adolf Eichman

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | Artikulua
2006-04-07 11:04

Orain dela egun batzuk www.izaronews.com-en Pablo Iboak Iñaki Azpiazu azpeitiar apaizaz (1910-1988) idatzi zuen, eta, besteak beste, Azpiazu Israelen Adolf Eichman alemaniarraren epaiketa ospetsuan berriemaile gisa egon zela nabarmendu zuen. Kazetaria eta idazlea ere bazen azpeitiarra; Buenos Aires eta Mexikoko ‘Anayak’, ‘Gure Erria’, ‘Euzko Deya’-n kolaboratu zuen, eta ‘Euskaldunak’ sortu eta zuzendu zuen. “Euskal exilioaren pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen Azpiazu”, dio Iboak.

Baina zein zen Adolf Eichman? Interneten informazio ugari topa daiteke, Alemania naziaren garaian oso pertsonaia ezaguna izan zelako. Labur esanda: funtzionari nazia zen, eta Bigarren Mundu Gerran Holokaustoan parte hartu zuen. “Poz handia ematen dit nire kontzientzian bost milioi judutar izateak”, esan zuen Eichmanek. Hari buruz esan izan zena: “Kezkagarriena ez zen Eichman munstruoa ez izatea, gizakia baizik”. 1960an atxilotu zuten, Buenos Airesen, Garibaldi kalean; Mosad Israelgo Poliziak. Jerusalemen epaitu zuten Eichman, eta han zen Azpiazu, albisteak kontatuz. Epaia, naziaren kontrakoa izan zen; urkatu egin zuten, 1962an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa