Pako Aristiren punta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko ira. 17a, 20:09

Pako Aristi astelehenero, arratsaldeko seirak pasatxoan, Euskadi Irratian ‘Mezularia’ saioan izango da, astean zehar komunikabideetan ikusitako esaldiak-eta komentatzen. Lehengo astean hasi zen. Haren gaurko aipamen bat: "Udalbiltzako auzipetuetako batek fiskalaren zigor eskaeraren ondoren esan zuen ea hori al den Espainiako Gobernuak bakea lortzeko hautatu duen bidea. Zergatik ez zuen galdetu: ‘Nahi al du Espainiako Gobernuak bakea?’. Nire ustez, ez, baina Udalbiltzako haren esaldia entzun eta badirudi baietz. Beraz, esaten ez dena ere hor dago".