Elkoro ere Loiolan izan zen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 10a, 14:10

Imanol Murua Uria kazetariak duela aste batzuk ‘Berria’ egunkariaren ‘Igandea’ gehigarrian elkarrizketa egin zion Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko buruzagi historikoari elkarrizketa osorik jarri dute orain ‘www.berria.info’-n), eta Loiolako kontuak ageri dira bertan. Hemen.

---

Batxilergoa Gasteizen. Gero?
Jose Luis Elkoro: Egon nintzen sei hilabete Loiolan, jesuitan probatzen.
Jesuita? Ez nekien...
Jose Luis Elkoro: Hori ez daki inork.
Hori da orduan gaurko esklusiba.
Jose Luis Elkoro: Baina ez atera letra handiekin… Loiolan egon nintzen, bai.
Garai hartako giroaren eraginez?
Jose Luis Elkoro: Ez, ikastetxetik. Garai hartan kezka batzuk banituen, eta egon nintzen. Baina ondorioa izan zen ez zela niretako. Gero, hasi nintzen etxeko tailerrean lanean.