Txillardegi eta Patxi Altuna

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 18a, 17:10

Argia astekariak elkarrizketa luzea egin dio ‘Larrun’ gehigarrian Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’-ri, eta honek, erabili izan dituen ezizenen artean, bat Patxi Altuna zenak proposatu ziola kontatu du.

---

(...) Kazetariak: “Izengoitiak ere ugari izan dituzu bizitzan: Txillardegiz gain, Larresoro... (…) Larresoro herriaren izenarengatik erabiliko zenuen”.

Txillardegik: “Oso polita da horren historia. Idatzi egin behar nuen, eta beste izengoiti batekin hasi nintzen. Baina polizia enteratu egin zen. Ni orduan ETAkoa-eta nintzen; orduan Patxi Altunak esan zidan 'nik proposatzen diat ‘Larresoro’ deitzea, nahi baduk'. Orduan nik artikuluak Patxi Altunari bidaltzen nizkion eta berak bidaltzen zituen. Nik uste izen horretaz ere enteratu egin zirela, baina... Garaia ere ikusi behar da, salbuespen egoera eta ni ETAren gurasoetakoa nintzen”.