Eujenio Agirretxe, sermoitik paperera

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko urr. 26a, 13:10

Eujenio Agirretxe (1920, Errezil) apaiz eta idazle errezildarrari buruzko liburuxka argitara eman dute ‘Bidegileak’ bilduman. Sermolari indartsua izan zen Agirretxe eta kazetari eta idazle lanak ere argitaratu zituen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1959an, eta euskaltzain ohorezko 1998. 2005. urtean hil zen.

Orain Agirretxe bera izango da liburuaren mamia. Paulo Agirrebaltzategik idatzi du Errezilgo idazleari buruzko  liburua. Agirretxerekin batera, beste hiru idazle eta bertsolariri buruzko liburuak argitaratuko dituzte bilduma berean.


Informazio gehiago Berrian