Txetxu Urbietaren iragarpena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 6a, 14:12

Joan den igandean Gasteizen Ogeta pilotalekuan jokatu zen lau t’erdiko finalaren harira idatzi zuen Txetxu Urbietak 'Hiru Erregeen Mahai'a izeneko bere blogean. Urbietaren arabera, norbaitek galdera bati dauden bi aukerekin erantzuten dionean bere kuadrillakoek horri “postura komodue” esaten diote. Beraz, Urbietak, posizioa hartu eta, hasiera batean, Barriolak irabaziko zuela jarri zuen. Gero, ordea, honakoa idatzi zuen: “Sekula asmatzen ez dudanez, zorionak Titin”.

Bi pilotariak nor baino nor aritu ondoren, txapela Titin III.ak jantzi zuen.