Inkestan galdera berria: "Baserritar janzteko asmorik ba al daukazu santotomasetan?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 14a, 13:12

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Baserritar janzteko asmorik ba al daukazu santotomasetan?". Santo Tomas eguna gainean da eta baserritar janzteari herritarrek zenbateraino jarraitzen dioten jakin nahi da.

Aurreko galderan, sansebastianetan helduen danbor talde batzuk inoiz plazan sartzen ez direnean, talde horien kokapenaz galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, 50ek bozkatu dute plazan sartzen ez diren danbor taldeak plaza ondoko kaleetara bidaliko lituzketela. 23k Plaza Txikira bidaliko lituzkete eta 13k Olazko Amaren plazatxora. 86 boto izan dira denera.