Jostunak ospakizunetan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 18a, 14:12

Santa Luzia eguna izan zen joan den ostegunean, abenduak 13, Euskal Herriko hainbat txokotan. Azpeitiko Elosiaga auzoan, esaterako, aizkolariak, trikitilariak eta beste hainbat ekimen izan ziren. Baina Santa Luzia eguna Jostunen Eguna ere bada, eta egun hori aitzakia hartuta, afari ugari egin dituzte herriko jostunek batean eta bestean. Kiruri jatetxean, esaterako, ostiral, larunbat, eta igandean izan dira jostunen afariak.