Jose Luis Otamendi hizketagai hamabi urte eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 19a, 13:12

Azaro bukaeran aurkeztu zuen Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak bere azken poesia liburua: Erlojuen mekanikak. Lur bat zure minari, bere azken aurreko poesia lana argitaratu ondoren, Erlojuen mekanika eskaini dio Otamendik literaturgintzari, eta hamabi urte igaro dira bitarte horretan. Azpeitiko idazleak kritika positiboak jaso ditu bere azken lanaz. Beñat Sarasolak, esaterako, Berria egunkarian honakoa idatzi zuen: “Esango nuke, liburu honek zenbait alderditan aurrekoa, Lur bat zure minari, gainditzea lortzen duela, eta, honenbestez, hamabi urteko tarteak zinez merezi izan duela”. Josu Lartategik, berriz, Deia egunkarian honakoa idatzi zuen Otamendiren azken liburuaz: “Ziur nago Otamendiren ahotsa gutako askoren ahotsa dela, gutako askoren kezkei jarri diela tintabidea”.