Urtegia %66an negu hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 23a, 12:12

Hasi da negua, eta Ibai-Eder urtegia %66,36an dago beteta azken datuen arabera (abenduaren 17koa azken datua). Iaz garaiotan %30ean zegoen. Nuarbeko urtegiak, Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak hornitzen ditu. Hau da, 65.000 biztanle. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera du.