Inkestan galdera berria: "Sansebastianak al dira Azpeitiko festarik herrikoienak?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2007ko abe. 28a, 15:12

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Sansebastianak al dira Azpeitiko festarik herrikoienak?". Sansebastianak direla eta, ia festa hauek  zenbaiteraino  herriak beretzat dituen jakin nahi da.

Aurreko galderan, gabonetan oporrak izanez gero, jendea kanpora joaten al den galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %7,41 ak baietza erantzun  du eta %92,59 ak ezetz.