Xabier Gantzarainen begia

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urt. 10a, 14:01

Xabier Gantzarainek aurreko jaian 'Berria' egunkarian 'Igandea' gehigarriko 'Begia' atalean:

"Gabon eguna zen. Etxera nentorren. Azpeitia parean, Garmendipeko harri txintxarretan, pakistaniak esanda identifikatzen ditugun gizonezko batzuk boleibolean zebiltzan. Gainean argazki kamerarik ez ibiltzea madarikatu nuen. Zer izango ote dira hauentzat gabonak?

Beste batean, igandea zen orduan, cricketean ari ziren, hantxe, zelai berdearen ondoko eremuan, harri txintxarretan. Noski, pentsatu nuen, etxera bidaltzen dutenarekin eta hemen bizitzeko behar dutenarekin, ez zaie asko geratuko. Eta nora joango dira? Nola begiratuko lieke jendeak, nola begiratzen diegu tabernan sartzen direnean? Gero esan zidaten ezker abertzaleko bilera batean cricketeko talde bat osatzea proposatu zuela baten batek (...)".