Idoia Elorza, GBBko kide berriro

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urt. 12a, 14:01

Idoia Elorza azpeitiarra EAJren Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) kide hautatu zuten atzo (ostirala). Joseba Egibar da GBBko presidentea. Elorza 2004an hautatu zuten lehen aldiz GBBko kide. Orduan Maria Jesus Aranburu herrikidea ere aukeratu zuten; hau iaztik Gipuzkoako Foru Aldundian dago, Euskara eta Kultura diputatu.