Azkargortaren entrenatzeko gogoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urt. 14a, 16:01

Elkarrizketa digitala egin diote gaur (astelehena) www.elpais.com-en Xabier Azkargorta futbol entrenatzaileari, eta berriro talderen bat zuzentzeko gogoa duela adierazi du. Halako batean, galdera bat: "Onartuko al zenuke Espainiako hautatzaile postua?". Azkargortaren erantzuna: "Bai, jakina, ilusio eta harrotasun handiz".

IƱaki Badiola Realeko presidente berriak klubaren kontseilari izateko proposamena egin ziola jakinarazi du Azkargortak, baina baztertu egin zuela. "Izan ere, futboleko profesionala naiz eta nik entrenatu egin nahi dut".