Inkestan galdera berria: "Karnabaletan herriari beste kolore bat emateko, mozorrotuko al zenuke zure etxeko balkoia trapu eta globoekin?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urt. 23a, 13:01

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Karnabaletan herriari beste kolore bat emateko, mozorrotuko al zenuke zure etxeko balkoia trapu eta globoekin?". Karnabalak gainean dira eta sansebastianetan bezala, zergatik ez orduan ere etxeak jantzi? Iaz, Errebaleko bizilagun batek mozorrotu zuen bere balkoia karnabaletan. Uztarria herri aldizkariaren urtarrileko zenbakian zetorren argazkia.

Aurreko galderan, Azpeitiko festa herrikoienak sansebastianak ote diren galdetu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %52,17k ezetza erantzun dute eta %47,83k baietz.