Alaitz Olaizolaren nahiak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko urt. 24a, 19:01

'El Diario Vasco' egunkariak elkarrizketa egin zion astelehenean Alaitz Olaizola antzezle eta antzerki idazlari, eta honek zioen "antzezlan asko" daudela "isil-isilik liburuetan, oholtzara heldu gabe". Berak gauza berriak probatu nahiko lituzkeela adierazi zuen. "Nik askotan esaten dut ez dudala gehiago idatziko, baina hitzari ez diot eusten. Antzerkia jatea bezala da niretzat, dena daukat antzerkiaren inguruan. Dena den, urteak aurrera doaz eta ez dakit zenbait denbora gehiago eman ahal izango diodan antzerkiari nire bizitzako ametsa bezala. Antzerkitik bizitzea ezinezkoa denez, gustatuko litzaidake beste gauza batzuk probatzea, gidoigintza edo...".