Jon Orbegozoren laugarren gol hura

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 9a, 19:02

Jon Orbegozo Lagun Onak futbol taldeko aurrelariak lehengo astean hiru gol sartu zizkion Tolosari (hamar daramatza), Garmendipen, baina beste bat ere egin zuen. Epaileak baliorik gabe utzi zion, ordea. Modu harrigarrian utzi ere. Izan ere, gertatu ohi ez dena gertatu zen: Tolosako atzelari batek garbi-garbi eman zion bere atezainari baloia, Orbegozok harrapatu eta gola, baina epaileak eta marrazainak jokoz kanpo adierazi zuten. Ez dago jokoz kanpokorik halakoetan, futbol arauen arabera.