Felipe Arinen biografia Enrike Zurutuzak kontatuta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 12a, 10:02

Enrike Zurutuza ataundarra da jaiotzez baina aspalditik bizi da Azpeitian. Bizitzan zehar albaitaria izan da Zurutuza lanbidez, baina urteen poderioaz literaturara jauzia ematera ere iritsi da. Kulturan eta euskalgintzan lan handia egin izan du albaitari ataundarrak.

Orain, lan berri batekin agertu zaigu: Ataungo Felipe Arin epailearen biografia jasotzen duen liburua idatzi berri du. Epaile entzutetsua izan zen Arin Madrilen eta hara joan aurretik Azpeitian ere aritu zen epaile lanetan, besteak beste. Zurutuzak berak Madrilen ezagutu zuen epailea eta orduko bizipenekin osatu du biografia.

2003ko otsailean, Baite Euskara Elkartearen Ohorezko Bazkide izendatu zuten Zurutuza, Pilar Aizpitarterekin batera. Biak euskararen alde egindako lanagatik omendu zituzten.



Enrike Zurutuza (erdian) Felipe Arin epailearen biografia liburuaren aurkezpenean, Ataunen.