Inkestan galdera berria: "Joaten al zara herriko kirol taldeen partidak ikustera?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 18a, 13:02

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: “Joaten al zara herriko kirol taldeen partidak ikustera?” Herriko zenbait kirol talde -Lagun Onak hirugarren mailan ari den gizonezkoen taldea edota Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi elkarteko taldea, esaterako-  denboraldi ona egiten ari direla ikusita, herritarrak bertako kirol taldeen partidak ikustera joaten al diren galdetu dugu.

Aurreko galderan, “Tabernetako prezioen igoera gehiegizkoa dela iruditzen al zaizu?” itaundu genuen. Jasotako emaitzen arabera, %87,57k baietza erantzun dute eta %12,43ak ezetz.