Azpeitiar bat Arantzazuko amabirjinaren aztarnaren atzetik

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 19a, 13:02

Joxe Migel Esnaola azpeitiar frantziskotarra duela berrogei urte inguru joan zen lehenengo aldiz Boliviara. Han, Potosi hirian, Arantzazuko amabirjinaren aztarna ateratzen hasi zen eta berrogei urte luze aztertzen aritu eta gero, liburua atera du: Arantzazuko Andre Maria Potosi hirian.

Hil honetako Argia astekarian dator Esnaolari beste azpeitiar batek egindako elkarrizketa: Joxe Miel Elustondok. Elkarrizketan Boliviako Potosi hiriaz hitz egin du Esnaolak eta nola hemendik joandako euskaldunek segituan sortu zuten han 'Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia'. Euskaldunek zonalde hartan izan duten presentzia aztertu du, eta botere organoetara ere iritsi zirela dio. Ildo beretik, Anastasio Esnaola bere anaia zenaz ere aritu da azpeitiarra. "Han gaia bazegok!", esan zion berak, eta anaiaren erantzuna: "Egin ezak labur!", dio Esnaolak.