Demak+2

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 26a, 14:02

Xabier Lasak lehengo igandean 'Berria'-n asteroko irrati artikuluan:

'Demak+2': Ander Ugarteren eskutik heldu zaigu, euskaraz, herri kiroletako diziplina guztiak larunbatero (14:00-15:00) jorratuko dituen saioa Herri Irratian. Aldea itzela dago euskara eta herri kirolak zaintzen zituen JM Iriondoren irrati haren eta egungoaren artean. Bejondeiola Mujikak gidatutako kirol erredakzioari, utzikeria zentzatzeko ahalegin ttipi hau egiteagatik. Orain, horrek ez du zilegitzen eguneroko kirol saioak, orain arte legez, herri kirolei bizkar emanez jarduten segitzea. Zein irizpidek erabakitzen du, adibidez asteazken batean, Realeko jokalari Gerardok hamar minutuko tartea behar duela, eta aldiz, ordubete lehenago marka berria jarri duen Aimar Irigoeinek ez duela aipatzerik merezi?