Inkestan galdera berria: "Astesantuetan zerbait antolatu beharko al litzateke herrian?"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 28a, 13:02

Webeko inkesta ataleko galdera aldatu egin du Uztarriak, eta hauxe da itaun berria: "Astesantuetan zerbait antolatu beharko al litzateke herrian?". Aste Santuak ate joka daude eta askok aprobetxatuko dute bidaiatzeko. Hala ere, herrian geratuko denik ere izango da. Izango al dute zer egina eta zer ikusia herrian?

Aurreko galderan, "Joaten al zara herriko kirol taldeen partidak ikustera? ". Jasotako emaitzen arabera, %14,12ak astebururo joatean dela erantzun du, %20k noizean behin joaten dela eta %65,88k behin ere ez dela joaten.