‘Xapre’-k "Lizaso zaharrari aditua"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko ots. 29a, 20:02

'Berria' egunkarian Jose Luis Etxeberria 'Xapre'-ri egindako elkarrizketatik hartuta: "(...) Lanetik atera eta sagardotegi batera, edo bizpahiru baxoerdi hartzera edo besterik gabe tabernan egon edo lagunartea gozatu behar da. Horrek bizia ematen duela iruditzen zait. Poz hori. Poz pixka bat behar da. (...) Askotan esan izan dut: klinikan harroena ere umil. Sagardotegi batera joan zaitez eta umilena ere harro ikusiko duzu. Lizaso zaharrari aditu nion Azpeitiko batek nola esan zien afaltzen zeudela, pixka bat jan eta lagun artean gustura zegoen garaian: "Orain dela bi ordu neroni trenari emateko moduan, eta orain neronek trena hautsiko nuke'"".