Pako Aristiren lehen elkarrizketa, Egileorri

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mar. 3a, 19:03

Jesus Alberdi Egileor bertsolaria hil zen atzo (igandea), Bergaran, 77 urte zituela, bihotzekoak jota. Elosukoa zen Egileor eta, Pako Aristik gaur Euskadi Irratian 'Mezularia' saioko asteroko hitzorduan kontatu duenez, hari egin zion bere lehendabiziko elkarrizketa komunikabideetarako. "1983an izan zen, eta 'Egin'-erako egin nion. 19 urte nituen, eta ez nekien zer galdetu Egileorri. Azpeitiko Institutuko irakasle batek prestatu zizkidan galderak", esan du Aristik.

Egileor asko ibiltzen zen Azpeitian bertsotan, eta Joxe Lizasok, Imanol Lazkanok, Joxe Agirrek eta Jose Luis Gorrotxategik asko lagundu ziotela esaten zuen.

1982an Urolaldeko bertso zaharrak grabatu zutenean, hura izan zen kantarietako bat.