"Bejondeizula Erniarraitz"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mar. 11a, 17:03

Mikel Aiertzak Urola Kostako Hitzako blogean idatzia da behekoa.

Bejondeizula Erniarraitz

"IV. Erniarraitz Bertso Sariketa amaitu denetik astebete pasa den arren, Erniarraitz elkartekoak zoriondu nahi nituzke. Zoriontzeko ez da inoiz berandu, ezta?
Aurten, erronka gogorra jarri dute mahai gainean, edo oholtza gainean, hobeto esanda. Eskualdeko bertsolari gazteei aukera eman nahi izan die; batez ere, Erniarraitz elkartean dauden Azkoiti, Azpeiti eta Errezilgo bertsolariei. Benetan txalogarria izan da beraiei aukera hori eskaini izana.
Saioetara joan den bertsozale kopuruak nahikoa esaten du: hiru kanporaketetan 120-140 lagun saio bakoitzean, eta finalean 270 lagun. Ikaragarria!
Azkenean txapela Urbietak eraman du. Bejondeikela Aitor! Baina Urbietarekin batera, partaide guztiak izan dira txapeldun! Antolatzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak… denak izan dira txapeldun! Azken finean bertsoa izan da txapeldun!
Ea ba, Erniarraitzekoek, oraingo bidetik jarraitzen duzuen… Gure eskualdea Erniarraitz gabe, azken errimarik gabeko bertso bat bezala genuke, edo txalorik gabeko bertso saio bat bezala… Bejondeizula Erniarraitz!!!!!!".