Daniel Dergi aske, baina ez erabat

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mar. 15a, 13:03

Atzo (ostirala) utzi zuten Daniel Dergi (Hazparne, Lapurdi; Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik) euskal presoa aske, baina baldintzapean, ezingo duelako Euskal Herrira itzuli. Izan ere, espetxe zigorra ezarri zion epaileak Frantziako Estatuko hainbat departamendutan bizitzea galarazi dio. Haute-Marne departamenduko Dizier herrian biziko da. Bergizarteratze zerbitzuek ezarriko dizkioten hitzorduetara joan beharko du, eta epaileari baimena eskatu beharko dio etxez edo lanez aldatzeko. Frantziako Estatutik irteteko ere epailearen baimena beharko du.

Dergi 1996ko uztailaren 23an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETAko kide izateaz akusaturik. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bozeramailea da. 1999ko abenduan gose greba hasi zuen eta, hilzorian zegoela, 63. egunean utzi zuen protesta.